Uztailak
3
Ostirala
UZTAILAK 3 ETA 4 - GARAGARDO FESTA
Aurten ere Arbelaitz elkartekoak antolatuta III. Garagardo Azoka iznago dugu Itsasondon. Garagardo ezberdinak probatzeko aukera eta afaltzeko saltxitxa naiz ukondoa ere izango da!
Aurten ere Arbelaitz elkartekoak antolatuta III. Garagardo Azoka iznago dugu Itsasondon. Garagardo ezberdinak probatzeko aukera eta afaltzeko saltxitxa naiz ukondoa ere izango da!
Abuztu eta Iraileko jaiak iristeko hilabete gutxi geratzen dira eta oraindik badaude zenbait gai lotu beharrekoak. Egitaraua osatuko duten ekitaldiak lotze aldera, festa batzordeak hurrengo bilera uztailak 1, asteazkena, 18:00etan udaletxeko bigarren solairuan egingo du. Bertan, aurreko bileran egindako proposamenak eta aurrekontuak jarriko dira mahai gainean eta ardurak banatzen ere hasiko gara. Herriko elkarte nahiz herritar guztiak zaudete gonbidatuta, beraz ANIMO!!
GOGORATU 17:00tan hitzordua duzula. Herriko plazan elkartuko gara eta Itsasondo inguruan tipi tapa, lagunartean paseo bat emateko aukera paregabea izango duzu.
Uda kanpaina hasiera
Hileko azken ostegunero moduan, 17:00tatik aurrera BINGO saioa jokatuko da Bizi Nahi jubilatu elkartean. Bingoaren ondoren kafesne eta pastekin tertulia ere izango da, beraz ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Abuztu eta Iraileko jaiak iristeko hilabete gutxi geratzen diren honetan, Festa batzordeak jai horien antolaketa lanetan jarraitzen du. Egitaraua osatuko duten ekitaldiak lotze aldera, batzordeak bilera berri bat egingo du gaur, asteazkena, 18:00etan udaletxeko bigarren solairuan. Bertan, aurreko bileran egindako proposamenak eta jasotzen diren berriak aztertuko dira. Bilera horiek edonorentzat irekiak izaten dira eta jaietarako proposamen edo ideiaren bat duen edonork badaki non eman dezakeen bere asmoen berri.
San Juan festa
Eskola festa
18:00tan hasi eta San Juan su inguruan SORGIN DANTZA egiteko dantza entsaioak egingo dira Eskolako aterpean.