Urriak
26
Osteguna
17:00
URRIAK 26 - BINGOA JUBILATUEN ELKARTEAN
Hileko azken ostiralero bezala bingo egingo da jubilatuen elkartean, arratsaldeko 17:00etan.
Hileko azken ostiralero bezala bingo egingo da jubilatuen elkartean, arratsaldeko 17:00etan.
Itsasondo, Legorreta eta Gaintzako familiek txangoa egingo dute Arama arte. Itsasondo eta Legorretakoek elkarrekin topo egingo dute ibilbidearen puntu batean Araamara batera joateko. Bertan, herriko beste familiekin elkartu eta Aramarrek proposatutako jardueretan parte hartuko dute. Bakoitzak etxetik ekarritakoarekin bazkalduko dute ondoren. Goierriko txoko polit eta herri txikiez familian gozatzeko irteera bikaina!
11:00etan ITSASONDOKO PLAZAN
Informazio gehiagorako eginklik beheko estekan:
Arratsaldeko 7etan hasita, pintxo goxo-goxoak dastatzeko aukera izango da Kaxintanen, Nautikon, Bizi nahi elkartean eta Arbelaitz elkarteak plazan jartzen duen txosnan. Animatu!
Momentu polit asko utzi dizkigute aurtengo jaiek eta guzti horiek oroitu nahian, jasotako argazki eta bideoen emanaldia egingo dugu, urriaren 20an arratsaldeko 18:30etan Kulturgunean.
Guztiok gonbidatuta zaudete, beraz etorri, ederki pasako dugu eta!
Aurtengo jaietako Playback-a oso arrakastatsua izan da. Ikusleok oso ondo pasa genuen eta zer esanik ez dantzariek! Zuen lana eta esfortzua baloratu nahiean, beraz, merendola antolatu dugu urriaren 20rako. Arratsaldeko 16:15etan izango da, Bizi Nahi elkartean.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta zorionak egindako lanagatik!