Otsailak
7
Asteartea
OTSAILAK 7, 14, 21 eta 28 - SOINKETA ETA TIPI TAPA
Arratsaldeko 16:00eta soinketa udaletxeko 1. solairuan eta 17:00etan Tipi-tapa plazatik abiatuta.
Arratsaldeko 16:00eta soinketa udaletxeko 1. solairuan eta 17:00etan Tipi-tapa plazatik abiatuta.
Azkeneko ostiralera bezala Bingoa egingo da jubilatuen elkartean arratsaldeko 17:00etatik aurrera
Muffins eta cupcake-ak egiten ikasiko dugu eta hauek apaintzen ederki pasatuko dugu. Guztiok zaudete gonbidatuta! Animatu!
LEKUA: Bizi Nahi elkartea
ORDUA: 17:30etan.
Dokumentala kulturgunean: JUST WAIT (solo espera), Una historia sobre la crisis de refugiados en la isla de Chios
Ondoren solasaldia Javi Julio (dokumentalaren egilea) eta Iñigo Gutierrezekin (Salvamento Maritimo Humanitario)
18:00etan Itsasondoko Kulturgunean.
Urtero bezala Guraso Elkarteak Ijittu eguna antolatuko du parte hartu nahi duen herritar ororentzat. Aurtengoan otsailaren 18an izango da eta arratsalderako festa antolatu dute, hona hemen egitaraua:
16:30etan PLAZAN ELKARTUKO GARA, ONDOREN IJITTU BESOA PRESTATUKO DUGU BIZI NAHI ELKARTEAN.
18:00ak aldera, HERRIAN ZEHAR ZARTAGIAK ASTINDUKO DITUGU.
Amaitzeko, AFARI-MERIENDA EGINGO DUGU BIZI NAHI ELKARTEAN.
Jantzi mozorroak eta atera zartagiak astintzera!
Otsailaren 18an, larunbata, txango bat egiteko asmoa dugu gure herriak barne hartzen duen paisaiaren ondarea ezagutzeko asmoz.
Paisaia horren barruan, dakigun bezala, Itsasondon arbel meategiak dauzkagu eta hau 1856an Ferrocarril del Norte enpresaren lehenengo memoria eta aurrekontua erredaktatu zenean ezagutu zen, izan ere, lurraren azterketa geologiko bat egin zen eta honi esker jakin ahal izan zen hareharriak zeudela Telleriarten, burdina Zerain-Mutiloan eta arbela Itsasondon.
Otsaileko gaia Euskara batzordeak hartu zuen eta beraz, 2017rako proiektuez eta ibilbideaz arituko gara.
Nola ikusten duzu euskara herrian?
Bultzadarik behar duela uste al duzu?
Ba al duzu proposamenik gaiaren inguruan?
Herriko elkarte eta norbanako guztiak gonbidatuta zaudete, zuen iritzi eta proposamenak oso baliagarriak izango dira 2017rako interesguneak finkatzeko, beraz, animatu eta etorri!