Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Azaroak

20

Larunbata

10:00

BASOKO BAINUAK


Oihana Unanueren eskutik natur ekintza berezia izango dugu. 

"Basoko bainuak" edo "Naturarekin bat garela gogoratuz", naturan partehartzaileen ongizatea bilatzen duen ekintza bat da.

Askotan, naturaren zati garela ahazten zaigu.  Natura ez da gugandik bereiztuta dagoen zerbait. Naturarekin harremana galdu dugula esaten dugunean, geure buruarekin harremana galdu dugula esan nahi du. Hori horrela izanik, naturarekin eta aldi berean geure buruarekin, zentzumen eta emozien bidezko harremana bilatzean datza.

Azaroak

19

Ostirala

18:30

GAZTAIN JANA

Ostiralean, gaztain jana  egingo da herrian. Egitaraua: 16:30ean, plazan elkartuko gara, ordubeteko mendi bueltatxoa egiteko. 
Ondoren, gaztain erreak banatuko ditugu plazan, 19:30ean. Animatu! 
Oharra: gaztetxoenek mendi buelta heldu batez lagunduta egin beharko dute.

Azaroak

3

Asteazkena

MAISHA NOBELAREN AURKEZPENA 

MAISHA (Hiru belaunaldiko emakumeen istorioa)
Euskal Herrian sortu eta egindako eleberria da, kilometro 0. Bertako protagonista nagusiak biloba eta amona dira, eta ama bigarren plano batean geratzen den.
Bizitzako gora-beherak, bilobak ikasten duena eta Alzheimerraren gaitza jorratzen dira. Esan beharra dago kutsu positiboa daukala eta barren barrenetik idatzita dagoela. Oso irakurketa erraza da eta erabat harrapatzen zaituena. Gure bizitzan behin, gutxienez, irakurri beharko genukeen liburua.

Urriak

31

Igandea

17:30

GAU BELTZA

Arimen gaua gerturatzen ari da eta herrian sumatzen dugu giroa iada. 
Eskola hasia da, festa honi haloween kutsua kendu nahi horretan euskal ohituren lanketa egiten. Gaztelekuko hezitzaileak, urriaren 29an, ostiralean mozorro eta kalabaza tailerra egiteko asmoa dute gaztelekuan 17:30-20:00ak bitarte. Guraso elkarteak berriz, urriaren 31ean, 18:30ak aldera ipuin kontaketa egingo du kulturgunean, ondoren afari herrikoia (norberak bere jana eramanez) egingo da eta eguna zirraraz amaitzeko gau beltzeko jolasa egingo dute. 
Animatu eta parte hartu ekintzetan! 

Urriak

27

Asteazkena

18:00

WEB ORRI BERRIAREN ETA ITSASKLIK APLIKAZIOAREN AURKEZPENA 

WWW.ITSASONDO.EUS

ZER AURKITU DEZAKEGU WEBGUNE BERRIAN?

Webgune berriak 4 atal nagusi izango ditu, eta bertan topatuko duzue behar duzuen informazio guztia.


EGIN KLIK ETA INSTALATU ITSASKLIK

HERRIA ETA UDALA LOTZEKO KOMUNIKAZIO SAREA

Itsasklik sakelako telefonoetarako aplikazio bat da. Aplikazioa telefonoan instalatu, eta herrian gertatzen denaren berri izango du herritarrak.