Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Otsailak

6

Larunbata

10:00

ZUHAITZ EGUNA

10:00etan plazan elkartu eta zuhaitzak landatzera joango gara, Iñaki Aizpururen gidaritzapean. Osasun egoera dela eta 4 taldeetan joan beharko da, taldetik taldera segurtasun tartean mantenduz. Izen ematea ere 4 kideena egingo da batera. Adin tarte guztientzat egokia den ekintza da. 11 urtetik gorakoek, izena batera eman dezakete, 4ko taldeetan . Hortik beherakoek helduren batekin eman dute izena. Famili unitateetan izena ematea gomendatzen da. 
Izen ematea: (otsailak 4 arte, osteguna)
https://forms.gle/PkTPUvGYdYa8FG9L8 

Urtarrilak

28

Osteguna

SASKIGINTZA TAILERRA

Matxinbenta aldean, tradizio handiko ofizio batek irauten du, gaztain egurrekin saskigintza tailerra. Gaur egun,  3 familiak dihardute lanketa horretan, jada jubilatzear daude eta ondorengoek ez dute jarraitu nahi. Beraiek, saskigintzaren transmisioa egin nahiko lukete. Horrekin lotutako tailer bat egingo dugu. COVID19a dela eta data gerturatu ahala zehaztuko ditugu, izen ematea, lekua etb. 

Abenduak

26

Larunbata

10:00

Olentzero eta Mari Domingi ORIENTAZIO IBILBIDEA

Olentzero eta Mari domingi eta neguko solstizioarekin bat eginez, Oihana Unanue natur adituaren eskutik orientazio froga jolasa egingo dugu.
 
Abenduaren 26a, larunbatean, goizeko 10:00etan plazatik aterata. 
Ibilbidea Urki bidera izango da, adinaren arabera neurtuko da luzeera. Ibilbidean zehar Olentzero eta Maridomingirekin zerikusia duten elementuak bilatu beharko dira. 
 

Abenduak

23

Asteazkena

17:00

IPUIN KONTALARIA

- Izenburua: “Gabonsaririk onena”  
 
- Sinopsia:  
Zein ote da gabonsari edo oparirik onena? Txirrinda bat? Play-stationa? Play-stationa duen txirrinda bat? Barbie mosketeroa? Edo gure nahiak eta ametsak betetzea? Ipuin hauetako protagonistek oso opari bitxiak jasoko dituzte gabonetan. Eta ez zaizkie asko gustatuko. Gainera, harrigarria bada ere, mezu bat eramango dute opariok: “Hau da zure gabonsaria. Asmatu zergatik jaso duzun eta orduan oparirik onena bihurtuko da.” 
 
- Norentzat: 4 urtetik 8 urte bitarteko haurrentzat. 

Urriak

31

Larunbata

18:00

GURE ESKU DAGO EKIMENA

BERTAN BEHERA 
Gure Esku Dago taldeak eta alor anitzetako beste 24 eragilek osatutako Hamaika Gara dinamikak, Euskal Herrian inoiz egin den sinadura bilketarik handiena abiatu behar du erabakitze eskubidearen alde.
Itsasondoko Gure Esku Dago taldetik ere bat egin nahi dugu dinamika honekin, zihur bait gaude gure herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko erabakitze eskubidea gauzatzea ezinbestekoa dela.