Pasatako hitzorduak
Apirilak
23
Ostirala
LIBURU AURKEZPENA ETA KONTAKETA
Apirilaren 23an LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA da.
Hau ospatzeko, oso interesgarria iruditu zaigun proiektu, liburu, amets baten berri emango dizuegu.
Betzaida Urtaza Elizburu (Legorreta) izango dugu gurean .2020ko azaroan Amesgile izeneko argitaletxe txiki bat sortu zuen eta hor dabil buru belarri. Guretzako garrantzitsuak diren balioak irakasten saiatzen da (errespetua, naturaren zainketa, gure nortasuna zaindu behar dela, emozioak…), haurrak inplikatuz eta partehartzea bultzatuz.
Orain argitaratuak dituen lanak hauek dira:
Apirilak
19
Astelehena
KIROL ASTEA APIRILAK 19-25
Aurtengoan ere ekin diogu kirol astearen antolaketari, honako ekintza hauek aurreikusi dira:
Mahaingurua kirol ezberdinak
Txirrindu ibilaldia familian, Tolosara
Hitzaldi dokumentala
Zehaztapenak izan ahala iragarriko dira.
Martxoak
22
Astelehena
18:00
MAITE FRANKO BERDINTASUN IPUINAK
Maite Franko izango dugu gurean berriz ere, oraingoan berdintasun gaiak lantzeko ipuin sortarekin.
IZEN EMATEA: https://forms.gle/WVBSxf64kdYGqu6g7
Martxoak
20
Larunbata
10:00
SASKINGINTZA TAILERRA
Basoarekin lotutako eskulan tailer bat proposatu digu Oihana Unanuek.
Matxinbenta aldean, tradizio handiko ofizio batek irauten du, gaztain egurrekin saskigintza tailerra. Gaur egun, 3 familiak dihardute lanketa horretan, jada jubilatzear daude eta ondorengoek ez dute jarraitu nahi. Beraiek, saskigintzaren transmisioa egin nahiko lukete.
Herriko frontoian elkartu eta saski bat osatuko du talde, famili bakoitzak.
Martxoak
18
Osteguna
17:30
AULKI HUTSAK DOKUMENTAL EMANALDIA
AULKI HUTSAK
JATORRIZKO IZENBURUA: Aulki hutsak
URTEA: 2013
IRAUPENA; 54 min.
HERRIALDEA: Euskal Herria
ZUZENDARIA Iñaki Peña
GIDOIA: Iñaki Peña
ERREALIZAZIOA: Iban Toledo
EDIZIOA: Iban Toledo
MUSIKA: Ruper Ordorika, Gari, Katamalo, Anari, Petti, ...
EKOIZPENA: Arteman Komunikazioak
Martxoak
12
Ostirala
19:00
OTSANDREAK- HELDUENTZAKO KONTAKIZUNAK
OTSANDREAK KORRIKA- Helduentzako kontaketa
SINOPSIA Clarissa Pinkola Estés-en “Mujeres que corren con los lobos” liburutik hartutako zenbait ipuin edo istorioren kontaketa eta irakurketa.
Martxoak
5
Ostirala
10:00
"EMAKUMEA eta ALDARRIKAPENA" MARGO ERAKUSKETA
Fatiha Hajji Marokoar jatorriko emakumea bat dugu, bere istoria eta emakume askorena kontatu nahi izan du bere margolanetan.
Berdintasuna, justizia, arrazakeria, bakardadea eta borroka besteak beste irudikatzen ditu bere margolanetan.
Itsasondoko kulturgunean ikusgai izango ditugu bere 16 margolan, guztiek esango digute zerbait eta emango digute zer pentsatua.
Martxoak 5, 8,10,11: 10:00-12:00
Martxoak 9:00-12:00
Egongo dira ikusgai
Martxoak
4
Osteguna
17:30
SALTO UDALEKUAK (15-18 URTEKOENTZAT)
UEMAk aurten ere antolatu ditu Salto! topaketak: ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira, Zumaiatik Lekeitiora,
Gipuzkoatik Bizkaira. Euskal Herria eta Euskal Herriko jendea ezagutzeko aukera aparta!
Beraz, badakizu: prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta PAUSO eta SALTO!
15-18 urte badituzu, MARTXOAREN 4EAN, 17:30ETAN KULTURGUNEAN bilkurara gonbidatua zaude. Bertan emango ditugu azalpenak.